ORRIALDEAK

jueves, 2 de enero de 2014

IPUINAK

Eguneroko bizitzan, umeek bai eskolan bai etxean, normalean, ipuinak irakurtzen edo ipuinak kontatzen dizkiete. Goizero eskolara iristean, andereñoak ipuin bat kontatzen die, eta gauean ohera joan aurretik gurasoek beste bat  kontatzen die. 

Baina ba al dakigu ipuin batek zer erakusten duen , edo zer garatzen duten umeek ipuin baten bitartez ?

Ipuinek, ezinbeste balio bereizgarri dute. Ipuin bakoitza mundu bat da, eta bakoitzak balio desberdinak trasmititzen ditu. Ipuin bat entzutean ume bat pentsatzen hasten da, hau da, bertan aurkitzen den mezua bilatzen hasten da. Mezu horren bidez, umeak nola jokatu behar duen ulertzen du. Hal ere, haur bakoitzak ez du ipuina modu berean interpretatzen ipuinak dituen baloreak denentzako berdinak ez direlako. Batek, garrantzia emango dio balore bati eta beste batek beste bati..Gainera, ipuinek, irakurmena garatzen, sentikortasuna indartzen eta ulermen maila handitzen laguntzen dute. Ipuinak, garrantzitsuak dira baita ere haurraren pertsonalitatea modu integralean heltzeko edo helduaren eta haurraren arteko elkarrizketa eta elkartze afektiboa bultzatzeko.
Askotan, umeek liburu uzeak edo ezagunak direnean, interesa galtzen dute, horregatik garrantzitsua da baliabide desberdinak erabiltzea. Adibidez, asko gustatzen zaie umeei ipuinetan parte hartzea, eta protagonistak sentitzea. 

Gurasoek eta irakasleek ipuin mota desberdinak eduki eta landu behar dituzte, izan ere, garrantzitsua da lliburu horiekin, haur bakoitzaren interesera eta premiei iristea.

Horregatik, hemen usten dizkizuet, liburu batzuen izenburuak, bai eskolan, bai etxean landu ditzakezuenak.
                                                       







 ELKAR ARGITALETXEA
    0-6 urte bitartekoa


















ELKAR ARGITALETXEA
0-6 urte bitartekoa















ELKAR ARGITALETXEA
0-6 urte bitartekoa


















TTARTTALO ARGITALETXEA
3-7 urte bitartekoa 

HAUR HEZKUNTZAKO KANTAK

Irailean izandako praktikaldian, umeek duten irakasgai bat musika izan da. Eta hau izango da, nire bostgarren sarrera honetan argitaratuko dudan gaia.

Musika, oso lagungarria da beraien garapenerako, hitz egiten, entzumena zorrozten, mugimendu desberdinak lantzen eta garapen intelektuala eta sentsoriala lantzen laguntzen dire. Musikak gaitasun berezi bat dauka : pertsonak elkartzen ditu. Hau da, musikak, segurtasun emozionala, konfiantza, kolaboratzeko gogoak, eta besteekiko sentiarazteko gogoak pizten ditu pertsona batean. 
Musikarekin, umeak eraldatu egiten dira, postasuna igartzen da beraien ahoetan eta mugitzeko gogoak pizten zaizkie. Nire praktika aldian, patio orduan, musika jartzen zen bakoitzean.  ume guztiak, dantzan asten ziren poz pozik, guztiak guztiekin, adina alde batera utziz. 

Umeentzako interesgarriak izan daitezkeen bideo batzuk argitarako dut orain, bai eskolan bai etxean lantzekoak dira eta umeei asko gustatzen zaie, baten batek gainera dantza eta guzti du. Gainera abestiak, letrarekin bat doaz, letra ikasteko eta abestia abestu ahal izateko. 










ESKULANAK


Gaurkoan, gabon garaian gaudenez , umeentzako eskulan eta fitxa bat aurkeztuko dizuet laugarren sarrera honetan.Jakin badakigu, eskolan, eskulan asko egiten dituztela, bereziki festak diren egunetan; gabonak, inauteriak, amaren eguna... . Eskulanez gain, fitxa asko ere margotzen dituzte, non pertsonai famatuak, edo  ipuinen  batekin erlazionaturiko pertsonaiak margotzen dituzte.  Umeek oso gustoko dituzte bi hauek, eta asko disfrutatzeaz gain, gauza asko garatzen dituzte.  Beraz, hemen usten dizuet eskulantxo eta fitxa hau:


Olentzeroren fitxa: 




Behar izango duzuen materiala hau da:

  • Kartoia
  • Depresorea (Izozkien egurrezko makiltxoak.) 
  • Tenperak
  • Botoiak
  • Parezko bolatxo gorriak




Eskulanek, garrantzia asko dute, bai gure gizartean, bai Haur Hezkuntzan. Uemeentzako, eskulanak, ez dira soilik marrazkiak margotu, paperak moztu edo gauzak itsasti, eskulanen mundua haratago iristen da.  Eskulanak, gauza berriak ezagutzeko eta garatzeko tresnak dira. Nahi dutena adierazteko gai izango dira hauen bitartez, eta gauzak ikusteko, ulertzeko eta mundua interpretatzeko ere balio izango die.
Gainera, sentsibilitatea eta talde  lana garatzen dute, baita imajinazioa ere. Eta, beraien adimena irekitzen dute, aldaketei moldatzen dira eta jasanbera izatera lagundoko die besteekin. 

Hemen usten dizuet, MªLuisa Ferrrerosi egindako elkarrizketa eskulanen garrantzien inguruan. MªLuisa Ferreros, psikologa eta Haur Hezkuntzan aditua da.



lunes, 30 de diciembre de 2013

IRAKASLEAK



Goiko helburuan aipatuta dudan bezala, blog honetan garrantzitsuak dira  irakasleak ere. Horregatik, irakasleen garrantziaz hitz egitea aukeratu dut nire hirugarren sarrera honetan. Irakasleak, influentzia garrantzitsua du umearengan, bereziki bere lehengo etapetako bizitzetan, izan ere, beraiengan interes bat sortzen da ikasi nahi eta nahi ez dutenaren artean. Haur Hezkuntzan, irakasle batek, gauza askoren oinarria irakasten du.  
Irakasle batek, gure bizitzaren orientatzaileak dira, beraiek laguntzen gaituzte aurrera ateratzera, gauza sinpleenarekin ez konformatzera eta gainera, errealitatea erakusteko eta beraien sentimenduak gurekin konpartitzeko gaitasuna dute.Irakasle on batek gainera, guzti honekin, disfrutatzen du eta etorkizun baterako inspiratzen gaitu.

Normalean, behintzat nire kasuan, Haur Hezkutzako edo Lehen Hezkuntzako irakasleez da gehien gogoratzen zarena. Beraiek, izan baitira, zure lehenengo etapan lagundu, entzun edo babestu zaituztenak. Bide askoren pausuak erakutsi dizkizunak, etorkizun batean, zuk bide bat aukeratu dezazun.

Askotan gertatzen da, irakasle batek ostopo bat izaten duela gelan, hau da, ikasleak aspertu egiten direla. Horretarako, hemen usten dizuet Redes dokumentalaren zatitxo bat, interesgarria izango delakoan.




FAMILIA


Nire bigarren sarrera honetan, helburuetan agertzen den hirugarrren pertsonaiaren inguruan mintzatu nahi dut, familia. Ume batentzat, oso garrantzitsua da gurasoek, interesa edukitzea umeak egiten dituen ekintzetan, bai kalean, bai eskolan. Modu horretan, umearen autoestiman laguntzen da eta arrakasta izango du eskolan. Gurasoak, bere umearen bizitzan nahasia baldin badaude, hitzdun gurasoak izango dira, bere umeri ezer ez faltatzeko borrokatuko dute, bere semeak denetarik izateko. 

Gaur egun, gurasoen rola gero eta gutxiago izaten dela kontuan dio Paloma Valladares Ortiz, Hezkuntzaren Psikologian oinarritua. Umeak, eskolatik ateratzena,  bakarrik edo asko bere aitona amonekin geratu behar izaten dira, guraso askok lan egin behar izaten dutelako. Gertatzen dena zera da, etxera iristean, gurasoek askotan, afaldu eta ohera sartu behar izaten dutela umea eta hori antzitziketan eginte dutela beraiek gero deskantsatu ahala izateako, edo etxera iritsi eta berandu baldin bada gerta daiteke umea jada ohean egotea. Ondorioz, gurasoek, askotan ahaztu egiten dute eguna  nola joan den umeari galdetzea, edo beraiekin apurtxo bat disfrutatzea. Beraz, umeak motibazioa galtzen du etxean. 

Kontuz ibili behar gara gauza hauekin, izan ere, goian aipatutako gauza txiki horiek apurtzen dute guraso eta umeen hartu-emana. Pentsatzen dena baino garrantzia gehiago du familiak, umearen bizitzan, bai etxean bai eskolan. Hona emen Paloma Valladares hitz batzuk: " La escuela si es la principal fuente de educacion en el niño sin embargo, para que esto se dé tiene que estar la familia atras, porque antes de que vaya el niño a la escuela el primer contacto que tiene con el exterior es la familia." 







UMEAREN ESKUBIDEEN NAZIOARTEKOEGUNA.

Blog honetan umearen inguruan hitz egingo dudala irakurri ahal izan duzue sarreran. Horregatik lehenego sarrera honetan,umearen eskubideen nazioarteko egunaren inguruan hitz egingo dizuet. Haur Hezkuntza ikasten nabilela, bi urte hauetan, garrantzitsua umea dela erakutsi didate, bereziki lanbide honetan. Baina gizarte honetan zoritxarren gure inguruan eta guregandik urrun dauden ume asko ez dira behar bezala bizi, edo ez dute izan beharko luketen garrantzia. Beraz, hasi gaitezen umeeak kontuan edukitzen eta beraien ideiak, iritziak eta eskubideak goraipatzen. Seguraski bizi garen gizarte honetan gutxi batzuk jakingo dute umeek beraien eskubideak dituztela,edoegun bat dutela;zoritxarrezez soilik, umeak,guraso askok ere ez.

Umeei beraien eskubideengatik galdetzen baldin badiegu, gehienek,osasuna, elikatzeko aukera eta familia bat izattea ezkatzen dute. Baina, jolasteko eskubidea, babesa izateko eskubidea, iritzia eta identitatea emateko eta izateko eskubidea, hezkuntza eta garapen bat izateko eskubidea eta gizarte berdinketa batean bizikitzeko eskubidea ere aldarrikatzen dute.Askotan, umeen hitza ez dugu baloratzen, txikiak direlako, edo oraindik asko geratzen zaielako bizitzeko. Ordua da, umeak behar den bezala tratatzeko, eta ez naiz soilik, 3. munduko umeen inguruan hitz egiten baizik eta gure inguruan dauden umeez. Arazoak ez dira guregandik oso urrun egoten. IREKI BEGIAK.

Orain argitaratuko ditudan bi bideo hauetan umeen eskubideak argi geratzen dira, beraz bururekin pentsatzeaz gain, gaur egun eskubide hauek ez dituzteen umeekin lan egiteko garai da,beraiek ere gure gizarteko partaide baitira.