ORRIALDEAK

lunes, 30 de diciembre de 2013

UMEAREN ESKUBIDEEN NAZIOARTEKOEGUNA.

Blog honetan umearen inguruan hitz egingo dudala irakurri ahal izan duzue sarreran. Horregatik lehenego sarrera honetan,umearen eskubideen nazioarteko egunaren inguruan hitz egingo dizuet. Haur Hezkuntza ikasten nabilela, bi urte hauetan, garrantzitsua umea dela erakutsi didate, bereziki lanbide honetan. Baina gizarte honetan zoritxarren gure inguruan eta guregandik urrun dauden ume asko ez dira behar bezala bizi, edo ez dute izan beharko luketen garrantzia. Beraz, hasi gaitezen umeeak kontuan edukitzen eta beraien ideiak, iritziak eta eskubideak goraipatzen. Seguraski bizi garen gizarte honetan gutxi batzuk jakingo dute umeek beraien eskubideak dituztela,edoegun bat dutela;zoritxarrezez soilik, umeak,guraso askok ere ez.

Umeei beraien eskubideengatik galdetzen baldin badiegu, gehienek,osasuna, elikatzeko aukera eta familia bat izattea ezkatzen dute. Baina, jolasteko eskubidea, babesa izateko eskubidea, iritzia eta identitatea emateko eta izateko eskubidea, hezkuntza eta garapen bat izateko eskubidea eta gizarte berdinketa batean bizikitzeko eskubidea ere aldarrikatzen dute.Askotan, umeen hitza ez dugu baloratzen, txikiak direlako, edo oraindik asko geratzen zaielako bizitzeko. Ordua da, umeak behar den bezala tratatzeko, eta ez naiz soilik, 3. munduko umeen inguruan hitz egiten baizik eta gure inguruan dauden umeez. Arazoak ez dira guregandik oso urrun egoten. IREKI BEGIAK.

Orain argitaratuko ditudan bi bideo hauetan umeen eskubideak argi geratzen dira, beraz bururekin pentsatzeaz gain, gaur egun eskubide hauek ez dituzteen umeekin lan egiteko garai da,beraiek ere gure gizarteko partaide baitira.




No hay comentarios:

Publicar un comentario