Gaurkoan, gabon garaian gaudenez , umeentzako eskulan eta fitxa bat aurkeztuko dizuet laugarren sarrera honetan.Jakin badakigu, eskolan, eskulan asko egiten dituztela, bereziki festak diren egunetan; gabonak, inauteriak, amaren eguna... . Eskulanez gain, fitxa asko ere margotzen dituzte, non pertsonai famatuak, edo ipuinen batekin erlazionaturiko pertsonaiak margotzen dituzte. Umeek oso gustoko dituzte bi hauek, eta asko disfrutatzeaz gain, gauza asko garatzen dituzte. Beraz, hemen usten dizuet eskulantxo eta fitxa hau:
Olentzeroren fitxa:
- Kartoia
- Depresorea (Izozkien egurrezko makiltxoak.)
- Tenperak
- Botoiak
- Parezko bolatxo gorriak
Eskulanek, garrantzia asko dute, bai gure gizartean, bai Haur Hezkuntzan. Uemeentzako, eskulanak, ez dira soilik marrazkiak margotu, paperak moztu edo gauzak itsasti, eskulanen mundua haratago iristen da. Eskulanak, gauza berriak ezagutzeko eta garatzeko tresnak dira. Nahi dutena adierazteko gai izango dira hauen bitartez, eta gauzak ikusteko, ulertzeko eta mundua interpretatzeko ere balio izango die.
Gainera, sentsibilitatea eta talde lana garatzen dute, baita imajinazioa ere. Eta, beraien adimena irekitzen dute, aldaketei moldatzen dira eta jasanbera izatera lagundoko die besteekin.
Hemen usten dizuet, MªLuisa Ferrrerosi egindako elkarrizketa eskulanen garrantzien inguruan. MªLuisa Ferreros, psikologa eta Haur Hezkuntzan aditua da.


No hay comentarios:
Publicar un comentario