ORRIALDEAK

jueves, 2 de enero de 2014

HAUR HEZKUNTZAKO KANTAK

Irailean izandako praktikaldian, umeek duten irakasgai bat musika izan da. Eta hau izango da, nire bostgarren sarrera honetan argitaratuko dudan gaia.

Musika, oso lagungarria da beraien garapenerako, hitz egiten, entzumena zorrozten, mugimendu desberdinak lantzen eta garapen intelektuala eta sentsoriala lantzen laguntzen dire. Musikak gaitasun berezi bat dauka : pertsonak elkartzen ditu. Hau da, musikak, segurtasun emozionala, konfiantza, kolaboratzeko gogoak, eta besteekiko sentiarazteko gogoak pizten ditu pertsona batean. 
Musikarekin, umeak eraldatu egiten dira, postasuna igartzen da beraien ahoetan eta mugitzeko gogoak pizten zaizkie. Nire praktika aldian, patio orduan, musika jartzen zen bakoitzean.  ume guztiak, dantzan asten ziren poz pozik, guztiak guztiekin, adina alde batera utziz. 

Umeentzako interesgarriak izan daitezkeen bideo batzuk argitarako dut orain, bai eskolan bai etxean lantzekoak dira eta umeei asko gustatzen zaie, baten batek gainera dantza eta guzti du. Gainera abestiak, letrarekin bat doaz, letra ikasteko eta abestia abestu ahal izateko. 










No hay comentarios:

Publicar un comentario